Gaur egun, zauri konplexu ugari daude: presioak, marruskadurak eta hezetasunak eragindako ultzerak (mendekotasunak eragindakoak); hankako ultzerak (zainetakoak, arterialak eta neuropatikoak, eta oin diabetikokoak); etab.

Presioak eragindako ultzerak

Presioak eragindako ultzerak (PU) maiz gertatzen dira, batez ere mugikortasun urriko eta adineko pazienteetan. Kalkulatzen da, egunean 90.000 pertsona baino gehiagori eragiten dietela Espainian (1).

Oin diabetikoa

Oin diabetikoa diabetesaren konplikazio bat da, odoleko glukosaren igoerak sortutako kalte baskularrak eragindakoa, eta diabetikoen %19-34ri eragiten diena (2). Ultzera horien %70ak irekita jarraitzen dute 20 asteko tratamenduaren ondoren (3).

BERRIKUNTZA ZAURIAK PREBENITZEKO ETA TRATATZEKO PROZESUETAN

SABELEC® elektroestimulazioaren bidez zauriak prebenitzeko eta tratatzeko osasun-produktu berrien garapenean espezializatuta dago.

HELBURUA

Gure helburua elektroestimulazio-teknologien bidez mugikortasun murriztua duten eta larruazaleko lesioak garatzeko arriskua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko alorrean erreferentzia izatea da.

IKUSPEGIA

Gure ikuspegia irtenbide berritzaileak garatzea da, osasun-profesionalei laguntzeko eta pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko.

SOLUZIOA: SABELEC WOUND HEALING

SABELEC WOUND HEALING gailuak, zauriaren ondoan jarritako eta ekipora konektatutako bi elektrodoren bidez funtzionatzen du. Botoi bat sakatze hutsarekin, orbaintze prozesu normala estimulatzen duen aurrez ezarritako tratamendu-programa automatizatu bat jartzen du martxan gailuak.

Osasun-jarraipenari laguntzen dio

Jarraipen anbulatorioa egiteko aukera ematen du

Osasun-langileek erabakitzen dute zein itsasgarri komeni zaion erabiltzaile bakoitzari

Zauri bakoitzerako tratamendu autoegokitzailea

Erabiltzeko erraza, bai erabiltzailearentzat, bai pertsonal sanitarioarentzat

Sendatzeko denbora murrizten du, mina baretzen du eta infekzioak saihesten ditu

Zauria epitelizatzea ahalbidetzen du

Elektroestimulazioa Zauriak Kudeatzeko Europako Elkarteak (EWMA) onartutako teknologia da

Segurtasuna eta eraginkortasuna ebidentzia klinikoaren bidez frogatuak (4) (5).

TEKNOLOGIA

Azaleko zaurien barne-eremu elektrikoa

Azalak, bere geruzen bidez ioiak norabide bikoitzean ponpatzearen ondorioz, bateria elektriko baten antzeko propietateak ditu baldintza fisiologiko normaletan. Horrek etengabe mantentzen den tentsio-gradiente elektrikoa sortzen du, potentzial elektroeragile transepiteliala edo transdermikoa (TEP) izenekoa. Azal osasuntsuak normalean TEParekiko erresistentzia elektriko handia dauka, baina edozein motatako zaurietan, hau da, azal-geruzak kaltetuta edo suntsituta daudenean, erresistentzia hori berehala jaisten edo desagertzen da. Hori dela eta, TEPa zauriaren sendaketa-prozesuaren kontrolatzaile bioelektriko nagusi bihurtzen da.

Sendaketan parte hartzen duten hainbat zelula-mota sentikorrak dira TEPak sortzen duen eremu elektrikoarekiko; TEPak seinale zuzentzaile gisa jarduten du, zelulek zauriaren gainazal eta ertzetara migratzeko eta haien banaketa, bereizketa eta ugalketa bultzatzeko. Sendaketa natural eta jatorri enbrionario primitiboa duen fenomeno hau “lesioaren korrontea” izenez ezagutzen da historikoki. TEPik gabe, zauriak ez dira sendatzen edo askoz motelago egiten dute.

SABELEC WOUND HEALING gailu elektromedikoak TEPak sortutako eremu elektrikoa osatzen edo ordezkatzen du modu autoegokigarrian denbora errealean, zauri bakoitzaren forma, geometria espaziala eta intentsitatearen araberako eremu elektriko bioegokitu baten bidez. Horrela, sendaketa naturalaren mekanismoak hobetzen dira eta ehunaren berrepitelizazioa eta birsorkuntza sustatzen dira (6) (7) (8).

Intentsitate baxuko korronte zuzena

Zelulek bere mintzaren gainazalean karga elektriko bat (tentsioa) eta propietate dielektriko kapazitatibo bat dute, energia eremu elektriko polarizatu batean biltegiratzeko gaitasuna ematen diena. Gaur egun badakigu mintz-tentsio horiek eta haien aldakortasuna zelulen, ehunen eta organismoaren komunikazio eta seinaleztapen bioelektrikoaren sarearen parte direla.

SABELEC WOUND HEALING gailuak sortzen duen intentsitate baxuko korronte zuzena (LIDC, ingelesezko sigletan) zehaztasun handikoa eta espezifikoa da, eta eremu elektriko eta magnetiko estatiko bat sortzen du ehun barneko bide elektriko erresistente eta kapazitiboetan, SABELEC elektrodo positiboaren eta negatiboaren artean eta inguruan.

LIDCak sortutako eremu elektrostatikoek eragin espezifikoak dituzte zelula eta ehun infektatuetako mikroinguruneetako seinaleztapen bioelektriko lokalizatuan, sistema immunologikoko zelulak barne. Eremu horiek makrofagoen eta B eta T motako linfozitoen migrazio eta kokapen zuzena gidatzen dute ehun kaltetuan eta infektatuan, eta makrofagoek mikrobioak ezabatzeko duten gaitasuna handitzen dute, inflamazio-erantzuna modulatu bitartean (9) (10).

(1) Soldevilla, J. A., Torra, J. I. B., Posnett, J., Verdu, J. S., San, L. M., & Mayan, M. S. (2007). The Burden of Pressure Ulcers in Spain. Wounds: a compendium of clinical research and practice, 19(7), 201-206.

(2) Zhang P, Lu J, Jing Y, Tang S, Zhu D, Bi Y. Global epidemiology of diabetic foot ulceration: a systematic review and meta-analysis. Ann Med. 2017 Mar;49(2):106—16.

(3) Margolis DJ, Kantor J, Santanna J, Strom BL, Berlin JA. Risk factors for delayed healing of neuropathic diabetic foot ulcers: a pooled analysis. Arch Dermatol. 2000 Dec;136(12):1531—5.

(4) Advanced Therapies in Wound Management. Piaggesi A, Läuchli S, Bassetto F et al. EWMA document: advanced therapies in wound management: cell and tissue based therapies, physical and bio-physical therapies smart and IT based technologies J Wound Care, 2018; 27(6), Suppl 6. JoWC_27_6_Supplemt-2_JWC-EWMA-supplement_advanced-therapies_Final3.pdf.

(5) J. Avendaño-Coy, P. López-Muñoz, D. Serrano-Muñoz, N. Comino-Suárez, C. Avendaño-López, y N. Martin-Espinosa, «Electrical microcurrent stimulation therapy for wound healing: A meta-analysis of randomized clinical trials», J.Tissue Viability, vol. 31, n.o 2, pp. 268-277, 2022, doi: https://doi.org/10.1016/j.jtv.2021.12.002.

(6) Zhao M. Electrical fields in wound healing-An overriding signal that directs cell migration. Semin Cell Dev Biol.2009 Aug;20(6):674-82.

(7) Ud-Din S, Bayat A. Electrical Stimulation and Cutaneous Wound Healing: A Review of Clinical Evidence. Healthcare 2014, 2(4), 445-467.

(8) Hunckler J, de Mel A. A current affair: electrotherapy in wound healing. J Multidiscip Healthc. 2017;10:179-194. Published 2017 Apr 20. doi:10.2147/JMDH.S127207.

(9) Sandvik EL, McLeod BR, Parker AE, Stewart PS. Direct electric current treatment under physiologic saline conditions kills staphylococcus epidermidis biofilms via electrolytic generation of hypochlorous acid. PLoS One. 2013;8(2):e55118. doi: 10.1371/journal.pone.0055118. Epub 2013 Feb 4.

(10) Ruiz-Ruigomez M, Badiola J, Schmidt-Malan SM, Greenwood-Quaintance K, Karau MJ, Brinkman CL, Mandrekar JN, Patel R. Direct electrical current reduces bacterial and yeast biofilm formation. International Journal of Bacteriology. Volume 2016 (2016).