SYSTEMILEC WEALTH S.L.
Systemilec Wealth S.L. oinarri teknologikoko enpresa bat da, 2020an sortua, eta Donostian (Gipuzkoa) duena egoitza. SABELEC® izen komertzialaren azpian, inpaktu sozial eta ekonomiko bat sortu nahi duen enpresa gazte bat dago, Health and Wealth: zenbat eta osasun handiagoa, aberastasun handiagoa, ongizatea eta garapena.
Konpainiaren produktuen ildoak, bi estrategia desberdinen bidez egiten die aurre ultzera eta zauri konplexuen arazoari: tratamendua eta prebentzioa. Zauri konplexutzat honakoak hartzen dira: kronikoak, infektatuak, kirurgia ostekoak, traumatikoak, zainetakoak, arterialak, hankakoak edo oin diabetikokoak, eta mendekotasunaren ondoriozkoak (presio eta marruskadurak eragindakoak).
Gure helburua, larruazalean orbaintzeko zailak diren lesioak dituzten pertsonen ongizateari laguntzea da. Zauri horiek hainbat baldintzek eragin ditzakete, hala nola mugikortasun murriztuak, gaixotasun kronikoek (diabetesak, adibidez) edo egoera kliniko espezifikoek (presio-ultzerak, oin diabetikoko ultzerak, ultzera baskularrak, kirurgia osteko zauriak eta erredurak, besteak beste). Horrela, garapen ekonomikoari ekarpen zuzena egin nahi diogu, lotura zuzena baitago eta biztanleriaren osasunaren eta bere garapen mailaren artean (adb. Silver Economy eta Health&Wealth).
GURE BALOREAK

Errespetua

Zintzotasuna

Konpromisoa

Elkarlana

Berrikuntza
GURE TALDEA

Maria Herrero
CEO & CTO
Arduradun teknikoa

Nereba Belzunegi
Talentua garatzeko arduraduna
Finantza eta lege arduraduna
Erosketa eta salmenten arduraduna

Aliona Sanz
Bioelektronikaren garapenaren eta araudiaren arduraduna

Aiala Elejalde
Biomekanika eta SWaren garapenaren arduraduna
ZIURTAGIRIAK
Systemilec Wealth S.L.-n, osasun-produktuen garapenaren kalitatea, segurtasuna eta berrikuntza bermatzeko konpromisoa daukagu. ISO 13485:2016 ziurtagiria da larruazaleko zauriak tratatzeko eta prebenitzeko gailu mediko terapeutikoen eta ekipo elektromedikoetarako osagarrien diseinuan eta garapenean etengabe hobetzen dugun arduraren froga.
ISO 13485:2016
Jaitsi

NOREKIN EGITEN DUGU LAN?






EGIN LAN GUREKIN!
Systemilec Wealth S.L.-n, gurekin hazi nahi duen talentuaren bila gabiltza beti. Berrikuntza, talde-lana eta desberdintasuna azpimarratzeko etengabeko nahia baloratzen ditugu.
Gaur egun ez dugu lanpostu librerik, baina gustura hartuko dugu zure kurrikuluma, etorkizuneko aukeretan kontuan har zaitzagun.
Gure taldeko kide izan nahi baduzu, bidali zure CVa sabelec@sabelec.eu helbidera. Zu ezagutzeko irrikitan gaude!